XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurrenetik zaldi-gañean ibiltzen omen zan, oso aul baitzegoan; tisiko ote zegoan ere atera omen zuten, abotik odola atera zula esan baitegu.
Andik bi urtera etzun zaldi-bearrik emendik Prantzira joan-etorriak egiteko.
Nonbait indarra ba dute Ernialdeko aizeak.
Gizagajoa an bizi zan pake pakean, baiño barrena irauli ta nastu egin zion Euskalerriaren aldi txarrak.
Askotan aipatzen zun lenengo karlista-gerraren joera: Marotoren saldukeria; Bergarako besarka edo laztana ta olakoak, ezin burutik uxatu; gabez lorik ezin egin Esna-aldi oietan zertara joko, ta apaiza Merino gerrariaren bizitza irakurtzera jo zak.
Orrela sortu zan aren biotzean gerra-naia.
Pakea nai zun Euskalerriarentzat, errekara bidean ari zan Euskalerri gaixoarentzat.
1872garreneko uda-lenean jeiki ziran karlistak berriz ere bizkor; baiño bear adiña laguntza ez.
Probintzietan zeuden soldaduak, gobernua utzita karlistengana etorriko zirala agindu, baiño uts egin.
Itza jan ezpalute laister jabetuko ziran erri nagusietaz eta gazteluetaz; baiño gobernuaren soldadu-taldeak, anai-antzean ez baiño tiroka artu zitun karlistenak.
Karlista gizagajoak mendiak eta baserriak zituten beren mende; besterik ez.
Ontaz gaiñera, Orokietako erasoan